XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Silvestre Perezen proiektuak manuaren gibelminaren berezko dogmatismoa islatzen uzten duen puntua Portu berriaz ematen den zaharraren ahanzte erabatekoa da, apropos emana bera, ez baita inolako aipamenik, batere zubirik. Hiri zaharraren eta Hiri berriaren arteko batere artikulazio-loturarik azken batean.
Eta nagusigoa jokoan zuen gerra honek bien porrota ekarri zuen, egiterik egon ez zelako lehenarena, eta Hiriak beharrezkoa zuen hedapenerako Proiektu berriaren modernitatetik iradokitzen ziren posibilitateetan, neurri handi batean aurrerapen bide genukeen hiri-ordena baten aldeko arau gisako horietan, izugarri aldatuta geratu zelako bigarrenarena.
Bakearen Portuaren histori pasadizo hau Bilboko Hiria hedatzeko Itsasadarra kontuan hartu eta hirigintzaren ikuspegi moderno oso baterako ezinbesteko datutzat Nerbioi eta bere itsasaldiak gogoan izan zituen azken proiektu edo ideia izan da, aintzina, 1300ean, hots, Bakearen Portuaren inguruan nagusigo terminoetan sortu sestrak eta ondoriozko Nerbioi ibaibide eta itsasadarraren gaineko norgehiagokako arazoa zirela-eta Jaurerriarekiko liskarrak hasi baino 600 urte lehenago On Diegok Forua eman zion Hiri horren kontsiderazio modernoa xede izan zuen azkena.
Plaza BerriaBilbon garai honetan izandako beste hirigintza-pasadizo bat Plaza Berriaren eraikuntza izan zen. Donostian zuen homologoarekiko 100 urtetik gorako atzerapenaz (1723), eta Gasteizko Plazarekiko 50 urte baino gehiagokoaz (1780), Euskal Herriko hirietan Indartsuen eta dinamikoena genuen Bilbo iritsi zen, azkenean, bere Plaza Berria eraikitzera, Hiriarentzako foro berri bat garatu behar zen moduari buruzko pasadizo eta eztabaida sail luze eta zaputz baten ondoren izanik ere.
Begiaz eta egiaz, Erriberako ibai-frontean zegoen Bilboko Plaza Zaharra Donostian zuen homologoa eta Gasteizko feriatokia baino egoki, bizi eta irekiagoa zen, eta udaletxea eta eraikin publikoek Bilbon beste bi euskal hirietan baino kokaleku egokiagoa aurkitzen zuten. Baina Diputazioa, Postetxea eta Loteria-administrazioa bezalako eraikin publikoak kokatzeko eta Plaza Berri bat eraikitzeko borroka estetiko eta bestelakoetan emandako 100 urte horiek gehiegi ez ote ziren izan zalantzan nago.
Alejo de Mirandak 1784ean, Agustin de Humaranek 1805ean. Silvestre Perezek 1821ean, geroago A. de Etxebarriak egin erreformek eta Avelino de Goikoetxeak 1851an Plaza amaiturik egon zedin ahalbidetu zuten, Coello-ren 1857ko Planoak adierazten duen bezalaxe, eta bere kanpoko itxuran, jaiotzeak hainbeste neke eta buruhauste eraman zituen Plaza Berria bermatzen den lurrazpi eta zimendua bortxatuz erraietan aparkaleku estu bat sartzeak ekarri duen akats ikaragarriaren ondoren, gaur egun ezagutzen dugun moduan geratu zen gutxi gora-behera.
Bilboko hirigintzaren bi alderdi hauek, Bakearen Portua eta Plaza Berria hain zuzen, Hiriaren hiri-garapenaren kualitaterik altuenak nabarmentzen dituzten mugarriak ditugu; bi hauek 800.ekoen lehen erdialdean eman ziren, eta nolabait txanpon beraren aurkia eta ifrentzua ematen dizkigute zeren eta batek Bilbo urbanoaren itsasadarreranzko irekitzea aipatzen duelarik besteak eraikitako irla baten baitako barne-plaza baten sistematizazioa baitakarkigu, espainiar plaza nagusiak ezaugarritzat zuen hiri-okupaziorako moldearen bidetik eraikin publiko berriek beharrezkoak zituzten orubeak sortzeko modutzat.
Portuak ez zuen aurrera egiterik izan, areago, eraikitzerik ere ez Hiriak egin zuen Indar handiagatik, eta honek Plazaren eraiketaz asetu zuen zeharo eraikin publikoetan zeukan beharra. Lantzen ari garen epearen lehenxeagokoan ere, hots, 800.ekoen lehen erdialdean, bada azpimarratzea merezi duen beste hirigintza-alderdirik ere.
Iragan lerroetan hiri bilbotarraren inguruko errebal batzuk deskribatzean aipatu dugun legez, hemezortzigarreneko epealdiaren interes handieneko hiri-prozesu bat markatzen duen Ibiltokien sorrerak hirian izan zuen garrantzi beraldikoa egiazta dezakegu.
Areatzaren taxuketa eta tratamenduak, bere nasa, ibiltoki eta
Hiria ibaiaz bestaldetik hartuz, Gizakundearen Komentu eta plazatxotik hain zuzen, oso komenigarria da garrantzitsua izaki gaur egun erabat utzia dagoen
Bilboren irudia, 1750-1850 bitarteko ehunurte horretakoa, osatu ahal izateko, derrigorreko gertatzen zaigu J.A. Zamakolaren testua, bere
Bilboko hiri-garapenaren 1850 urtea bitarteko terminoak planteatuz, atergabeko dependentziaren baitan baitan ikusiko dugu dena, nola hiriaren eitea hala hiribildu izateari eta bertako bizikera nahiz itsasadarren aldakuntzei dagokienean. Urte horretatik hasita, gertaera zenbaiten ondorioz, eten egiten da eta norabidez aldatu harartean eginiko aldaketa nahiz zabalpenen zentzu kontzeptuala.
Hiriak eguneroko bizitzan lurraldearekiko burutu behar izan zituen burrukak zeuden funtsean, beti ere bizi-espazioaren bila ibili behar nabarmena, eta
Bilboko Zabaldurak deitzen direnak, zoruaren hedadura eta konkista andana bilakatu ziren, sobera garrantzia emateko modurik gabe Hiriaren handitzea nola egin edo honen norabidea nondik nora eramateari buruz. Garrantzi handiagoa izan zuen zenbat hazi eta noiz handitzeak.
Hain bikain irudikatu lurraldearen gain, nahiz eta marrazkia ez neurri handikoa, izenburutzat
Plano hauek, eta bereziki aipatu diren azkeneko laurak, antolaketa baten arabera eginak daude oro har.